Aurten Egun Berdea aitzakiatzat harturik, Euskal herrian galtzear dauden animaliak landu ditugu. 2 urtekoon animalia, Iparraldeko Katxoa izan da. Arrain honi buruzko informazio laburra doakizue jarraian.
Iparraldeko Katxoa (Squalius pyrenaicus)
Araban oso bakana den espeziea da. Inguruko ibaietan, berriz, antzeko espezie bat bizi da: katxoa (S. cephalus).
Arrain ertaina da, eta ez du 30 cm-ko luzera baino handiagoa. Ibai oso gutxitan aurkitu da, tarte sakonetan eta urak indar txikia duenetan. Honelako arrain gutxi daude, industria zein nekazaritza jatorria duten isuri kutsatzaileek uraren kalitatea galtzea eragin dutelako, agorraldietan ura atera delako eta arrain espezie exotikoak, kanpotarrak edota aloktonoak sartu direlako, hala nola, perka amerikarra edo lutxoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina