Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2013 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2016(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

LIBURUAREN EGUNA!

APIRILAREN 23a, LIBURUAREN EGUNA.

ESKERRIK ASKO GURE GELAK LIBURUZ BETETZEARREN...











 ONDO PASATU DUGU IPUIN BERRIAK IKUSI ETA ENTZUTEN.

2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

APIRILAK, 22: EGUN BERDEA!



      Aurten Egun Berdea aitzakiatzat harturik, Euskal herrian galtzear dauden animaliak landu ditugu. 2 urtekoon animalia, Iparraldeko Katxoa izan da. Arrain honi buruzko informazio laburra doakizue jarraian.

Iparraldeko Katxoa (Squalius pyrenaicus)

Araban oso bakana den espeziea da. Inguruko ibaietan, berriz, antzeko espezie bat bizi da: katxoa (S. cephalus).
Arrain ertaina da, eta ez du 30 cm-ko luzera baino handiagoa. Ibai oso gutxitan aurkitu da, tarte sakonetan eta urak indar txikia duenetan. Honelako arrain gutxi daude, industria zein nekazaritza jatorria duten isuri kutsatzaileek uraren kalitatea galtzea eragin dutelako, agorraldietan ura atera delako eta arrain espezie exotikoak, kanpotarrak edota aloktonoak sartu direlako, hala nola, perka amerikarra edo lutxoa.