MATEMATIKA OLINPIADAK 2024
5. MAILAN
Aste hontan ikastetxeko 5. mailako ikasleek olinpiada matematiko batetan hartu dute parte, beraien artean leihatzen.
Lehen saioan, idatzizko 9 erronka ebatsi behar zituzten, binaka eta 45 minututan. Saio hauek gimnasioan eta pasabidean egin ditugu, bikoteen arteko distantziak bermatzeko eta leihaketa girotzeko. Lehen froga hortatik bi bikote atera dira gela bakoitzetik finalerako.
Gaur goizean bigarren saioa egin dugu. Finala hain zuzen. Bertan sei bikote finalistek, lehen frogako ariketa bana ahoz eta arbelean azaldu digute nola ebatsi zuten. Gainontzeko ikasle guztiak, ikusle izan dira eta epai-mahaiak azalpen argienak eta orekatuenak saritu ditu lehen eta bigarren postuetan. Finalista guztiak diploma bana jaso dute eta 5. mailako ikasle guztiak zoriontzeko aipamena jaso dute ahoz zein hemen blogean, izan duten partaidetza saiatua eta garbiagatik.